Guri buruz

Kaixo, Cristina Fernandez naiz,

STEMx-en sortzailea eta ROBOTIXen sortzailekidea.

Gure misioa: Euskadiko neska-mutil guztiak zientziara eta teknologiara hurbilarazteko ikaskuntza-eredu berritzailea ezartzea. Eta, asmo hori erdiesteko, ROBOTIXek proposatzen duen metodologia praktikoa eta atsegina erabiliko dugu, programen kalitatean atzean gelditu nahi ez duten ikastetxeetako eskolaz kanpoko jardueretan nahiz curriculum-jardueretan.

Hezkuntza hobetzeko eta gazteak etorkizunerako prestatzeko ardurak eraman ninduen ROBOTIXen sortzailekidea izatera; hau da, LEGO Education metodologian oinarrituta, STEM eta trebezia pertsonalak sustatzen dituen eskolaz kanpoko jardueraren sortzailekidea izatera.

Euskadirekiko lotura aspalditik datorkit, Bilboko Unibertsitatean ikasi nuen-eta. Bizitza osorako markatu ninduen esperientzia handia izan zen, eta beti egin dut amets bertara itzultzearekin.

Euskadi beti nabarmendu da, eta nabarmentzen da, industriaren garapenagatik, berrikuntzagatik eta ekintzailetzagatik, STEM eta talentua sustatzen dituen hezkuntza-sistemaren ondorioz.

Eta, hain zuzen ere, alor horrexetan dakar balioa ROBOTIXek, gizarte aberatsagoa, gizatiarragoa eta jasangarriagoa eraikiko duten etorkizuneko ingeniarien eta zientzialarien bokazioak esnarazi eta herritarrak trebatzea duelako helburu.

 

Halatan, urte luzez kanpoan bizi eta kultura berrietatik ikasi ondoren, itzuli eta ekintzailetzan abiatzeko garaia zela erabaki nuen.

 

Horrelaxe heldu da orain ROBOTIX Euskadira. Ez galdu aukera!

Gure balioak honakoak dira

BIKAINTASUNA

Bikaintasuna dugu helburu egiten ditugun gauza guztietan

GOGO BIZIA

Gogo bizia transmititzen dugu ikasteko motor gisa

KONPROMISOA

Konpromisoa hartzen dugu ikasleekin, ikastetxeekin eta senideekin

Gure erraztaileen taldea

LEGO Education metodologia da ROBOTIX jardueraren oinarria, baina ezer gutxi izango litzateke era ludikoan eta eraginkortasunez gauzatzen duten erraztaileen lanik gabe, horiek gai baitira ikasleengan ikasteko motibazioa sorrarazteko.

 

Gidatutako ingurunean ikasleen ikaskuntza bideratzea da haien zeregina. Esperientzia handia dute haurren taldeak kudeatzen, eta LEGO Education Academy-ren ziurtagiria dute.

 

Haien ardurari eta konpromisoari esker, ROBOTIX eskolaz kanpoko jarduera bikaina da, eta izugarri gustatzen zaie parte-hartzaile guztiei.

Lan egin STEMx-ekin

ROBOTIX jarduerako balioekin identifikatzen zara

Esperientzia duzu haurren taldeekin lan egiten

STEM hezkuntza erakargarria egiten zaizu

Hezkuntza hobetzeko kezka duzu

Lan egin gurekin

STEMx profila baduzu, izugarri gustatuko litzaiguke zu ezagutzea. Ez izan dudarik eta aplikatu! Bidali zure curriculuma eta aurkezpen-gutuna, eta ahalik eta arinen jarriko gara harremanetan zurekin.

Kargatu artxiboa
Artxiboaren gehienezko tamaina: 15 MB